"Ez zitzaidan lotsaren kontua oso argi geratu (beste batzuei suertatutako kantuak ikus-entzutean ulertu nuen hori...)..." Lotsa kantu batengatik? Ez, bada, zein zaharrak garen ikusteagatik baizik! Nire kantua topatu dudanean, horixe pentsatu baitut: agh, klasiko hau ez ote da nire amonaren garaiko abesti bat?
Bestalde, hemendik aurrera lasai asko esan dezaket kanta hau betidanik gustatu zaidala.
Norbaitek jarraitu nahiko balu, horrela dio memeak:
1) Bilatu ezazu esteka honetan jaio zinen egunean number one-an zegoen kantua zein zen.
2) Bilatu ezazu youtuben
3) Jarri ezazu zure horman inongo lotsarik gabe
Meme baten definizioa hitzaldi honetan aurkituko duzue, 1:04 minutu aldean.
1 comentarios:
Ba kantu ederra suertatu zaizu aizu!
Lotsaren kontua 80. hamarkada hasieran jaioetakoengatik zijoan gehienbat eta kantuak baino gehiagogatik, garai hartan artista batek baino gehiagok gastatzen zuen estetika martzianoagatik zijoan (teklatu barrakeroek ere etzuten gehiegi laguntzen...).
Agur bero bat!
Publicar un comentario en la entrada