Aurkezpen bat prestatu dugu GoogleDocs-en eta gure blogean ikusgai jarri nahi dugu. Hauek dira jarraitu beharrek pausoak:
Goian, eskuinean, "compartir" botoia ikusiko dugu, horren gainean sakatzean "publicar/insertar" aukera azalduko zaigu:
Lehenengo pausoa argitaratzea izango da:
Ondoren, behean, gure blogean itsatsi beharko dugun kodea azalduko zaigu. Hori aukeratu eta kopiatu behar dugu.
Hauxe:
Gure blogean, idazten ari garen mezu horretan, kopiatu dugun kodea itsatsiko dugu. "Redactar" editatzeko moduan egiten badugu, kodea besterik ez da ikusiko gure mezuan, ulertezina izango da. Aurkezpena bera ikusteko, HTML moduan (goian, ezkerrean) jarri behar dugu.
Kontuz! HTMLn editatzen ari garenean, kodea ezagutzen ez baduzu, ahalik eta gutxien ukitu, tentuz ibili ezabatzen/gehitzen duzunarekin, bestela, mezua desitxuratuko zaizu.





0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada