Egunero bezala, argitaratu diren mezuak irakurtzen ari nintzela, The Indezents-en blogean
"Zein kantu zegoen zerrenden buruan jaio zinen egunean?" memearekin topatu dut eta bertan erantzun beharrean hona ekartzea erabaki dut.
"Ez zitzaidan lotsaren kontua oso argi geratu (beste batzuei suertatutako
kantuak ikus-entzutean ulertu nuen hori...)..." Lotsa kantu batengatik? Ez, bada, zein zaharrak garen ikusteagatik baizik! Nire kantua topatu dudanean, horixe pentsatu baitut: agh, klasiko hau ez ote da nire amonaren garaiko abesti bat?
2011/12/20
2011/12/16
2011/12/15
Aurkezpenak blogean
Aurkezpen bat prestatu dugu GoogleDocs-en eta gure blogean ikusgai jarri nahi dugu. Hauek dira jarraitu beharrek pausoak:
Goian, eskuinean, "compartir" botoia ikusiko dugu, horren gainean sakatzean "publicar/insertar" aukera azalduko zaigu:
Lehenengo pausoa argitaratzea izango da:
Ondoren, behean, gure blogean itsatsi beharko dugun kodea azalduko zaigu. Hori aukeratu eta kopiatu behar dugu.
Hauxe:
Gure blogean, idazten ari garen mezu horretan, kopiatu dugun kodea itsatsiko dugu. "Redactar" editatzeko moduan egiten badugu, kodea besterik ez da ikusiko gure mezuan, ulertezina izango da. Aurkezpena bera ikusteko, HTML moduan (goian, ezkerrean) jarri behar dugu.
Kontuz! HTMLn editatzen ari garenean, kodea ezagutzen ez baduzu, ahalik eta gutxien ukitu, tentuz ibili ezabatzen/gehitzen duzunarekin, bestela, mezua desitxuratuko zaizu.

2011/12/09
Irudiak goiburuan
Txantiloia aukeratu ondoren, baliteke goiburua (blogaren izenburua eta azalpena) gure erara jarri nahi izatea. Argazki bat aukeratu eta igo ondoren, hortxe hasi dira gure arazoak: irudia handiegia da eta ez du tokirik uzten, pantaila osoa okupatzen du, kolore asko duenez izenburua ez da nabarmentzen eta abar.
2011/12/08
Abenduaren 2a
Aste honetan blog gehiago sortu ditugu:
- Oroimena ala ia ezer ez
- Gure arga
- Leitzezulon euskara eta interneta lagun
- Berbaz ikasten
- Mtmtk Matematikaren beste ikuspuntu ezberdinak, klasetik haratago
- Euskara gure artean
2011/12/01
Bideoak
Batzuetan bideo bat erabili nahi dugu zerbait erakusteko. Horrelakoetan, lotura jartzen badugu, irakurleak klik bat gehiago egin beharko du eta, agian, bidean galduko zaigu. Hobe da gure blogean txertatzea.
2011/11/25
Aurtengo lehenengo blogak
Honezkero 3 blog berri sortu dituzue, baten bat oraindik osatzeko badago ere:
- Euskararen txokoa (oinarria jarrita, berrien zain!)
- Gorputz Hezkuntza (Lekaroz) Gaia lantzeko informazio asko.
- Irakasle zomorrozale baten bloga eta barraskiloak.
2011/11/21
Etiketa eta orrialdeak
Gure blogean sarrerak idatzi ahala, etiketak jarri ditugu eta horien bidez gure informazioa ongi antolatuta gelditu da. Widget baten bidez, alboko barran etiketa guztiak azaltzen zaizkigu eta modu errazean ailega gaitezke multzo horretara.
Hala ere, orri gisa aurkeztu nahiko genuke informazio hori. Horretarako, Bloggeren orri berri bat sortuko dugu, eta bertan "dirección web" aukeratuko dugu:
Fitxan azaltzea nahi dugun izena jarriko dugu eta helbidea (URLa) etiketaren helbidea izango da. Horrelako zerbait izango da: http://zureblogarenizena.blogspot.com/search/label/etiketa.
Gure blogean orrialde berri hori azalduko da:

2011/01/26
Flickr-en nituen argazkiak blogean jarri ditut
Horretarako, pausu hauek eman ditut:
} Flickr album bat sortu dut eta argazkiak bertara eraman ditut.
} Album horren orrira joan naiz eta bertan "presentación" aukeratu dut.
} Orain, "compartir" sakatu ondoren, HTML kodea kopiatu dut.
} Bloggeren, prestatzen ari nintzen sarreran, "Edicion de HTML" fitxan itsatsi dut.
} Flickr album bat sortu dut eta argazkiak bertara eraman ditut.
} Album horren orrira joan naiz eta bertan "presentación" aukeratu dut.
2011/01/25
Suscribirse a:
Entradas (Atom)